Azkoitira joan gara autobusean....
Hernanitik abiatuz, hainbat herrietan geldialdiak egin genituen, herri bakoitzeko taldekideak jasotzeko. Azkoitira iristean, buelta bat eman genuen herrian zehar eta horko lagun Pakistandarrak Cricket kirola ere erakutsi ziguten.
Ondoren, Elkagunean ia bi orduko entsaioa egin genuen, euskal kantuak eta dantzak eta baita Banaiz Bagara kantuaren koreografia ere, Aitor Suazo eta Mireia Otzerinjauregiren gidapen ederrean. Bukatzeko, hainbat lagun prestatutako plater pakistandar eta azkoitiar dastatu genituen. Mila esker guztioi eta hurrengoa arte.

Publicar un comentario en la entrada