Euskara guztiontzat eskuragarri

2010/01/30

AMHER, Hernaniko Elkarte Multikulturala



Dibertsitatea errespetatuz, integrazioa helburu
Solidaritatea, integrazioa eta kooperazioa lortzea da AMHER-en, Hernaniko Elkarte Multi-kulturalaren helburua. Beti ere, dibertsitatea errespetatuz.

Segi irakurtzen
6 urte daramazki etorkinen eta bertakoen artean elkarbizitza eta elkarlan proiektuak aurrera eramaten. Hamabost bat kidek osatzen dute elkartea eta denetariko ekintzak antolatzen dituzte: hitzaldiak, afariak, zine zikloa... Aholkularitza zerbitzua ere eskaintzen dute. 2009ko ekimenen balorazioa egin berri dute eta «balantze orokorra ona baino hobea» izan dela adierazi dute. Hala, etorkizunean, erronka berriei aurre egitea, baina ildo beretik jarraitzea da, beraien asmoa.
2010/01/30 - Larunbata
Erika Elizari
NORBERE herrialdea atzean utzi, eta beste batera joaterakoan sortzen diren zailtasunei aurre egiteko laguntza es-kaintzen du Amherrek. Horretarako, integrazio ekintza ugariez gain, aholkularitza zerbitzuaren bidez, etorkinen arazoei irtenbideak bilatzen dizkie. Gestio horiek Latsunben duten egoitzan elkartuta, zein telefonoz bu-rutzen ditu. Baina horretaz gain, hiru hilabetean behin, Hernaniko etorkin guztien etxeetara ere iristen dira; ´Kaixo´ aldizkaria bidaltzen baitiete gaurkotasunezko gaien eta ekintza desberdinen inguruan informatzeko.
Elkartearen egoitzara hurbildu eta Amherreko kide diren Joxe Elizon-dok, Niko-k, eta Ane Iturbek, 2009ko ekimenaren balorazioaren eta etorkizuneko asmoen berri eman diote Kronikari.
2009ko balantzea
oso positiboa
2009ko ekimenen balorazioa egin berri dute eta «balantze orokorra ona baino hobea» izan dela adierazi dute. Urte osoan zehar burututako ekimenekin eta lanarekin oso pozik daude.
Bestalde, elkarteari dagokionez, aurten ez dute bajarik izan. Are gehiago, 3 partaide berri sartu dira eta ateak zabalik daude euren helburuen alde egin nahi duen edonorentzat.
Taldekideak hamabostean behin biltzen dira eta aurten, berrikuntza gisa, etorkinekin aldiroko bilerak egiten hasi dira, herrian nahiz orokorrean egin beharreko ekimenak eta gaurkotasuna duten gaiak jorratzeko.
340 pertsona aholku eske
Aholkularitzan egindako lana nabarmendu dute; izan ere, 2009an egoitzan hartutako bisitak iazkoak baino askoz ere ugariagoak izan dira. 2009an, 340 pertsonek jo dute aholku eske, 2008an baino 140 pertsona gehiagok.
Kontsulta horietan tratatzen diren gaiak beraien oinarrizko arazoen ingurukoak izan ohi dira: erregularizazioak, enplegua, erroldatzeak, ikastaroak, etxebizitza...
Datu horien aurrean pozik agertu dira Amherreko kideak: «Arlo honetan e-gin dugun ebaluaketa oso baikorra da bai kopuru aldetik, bai kualitatiboki».
Hitzaldiak, afariak, zineforumak...
2009an zehar bestelako ekimenak eta giza sentsibilizazio lanak ere egin di-tuzte, kontuan hartzeko moduko partehartzea izan dutenak.
Horien artean, batetik, 100 pertsona inguru bildu zituen Biteriko botoen zesio ekimena nabarmendu dute.
Horretaz gain, ospatutako bazkari eta afarien arrakasta aipatzekoa dela diote: «jende asko erakartzen dute eta giro ona sortzen da». Azkenekoan esaterako, 50 lagun elkartu ziren.
Gainera, hitzaldi eta mahai-inguru bana antolatu dituzte, eta baita pelikulak ikusi eta horien inguruan eztabaidatzeko zine ziklo bat ere.
Ekintza kulturalekin herria girotzen
Ekimen horietaz gain, zenbait ekintza kultural ere antolatu dituzte.
Apirilean ospatu zen jai gastronomikoan, mundu guztiko mokadu goxoak dastatzeko aukera izan zen eta Amherren iritziz, aurtengoa oso ondo atera da, izan ere: «etorkinen partehartzea eta herrialde desberdinetako plateren kopurua aregotu zen eta herriko jendearen aldetik oso eran-tzun ona jaso zuen».
San Joanetan ere, euren presentzia nabaria izan zen. Jaien aurreberoketa gisa, Senegalgo M-LOMP taldekoek Hernaniko kaleetan zehar, euren dantzak erakutsi zituzten. San Joan jaien barruan berriz, talde Bereber baten kontzertuaz eta umoregile batzuen ekitaldiaz gozatu ahal izan zen.
Azkenik, urrian, aste kulturalerako ekintza ugari antolatu zituzten: ipun kontaketa, txokolatada, Ansa ahizpen kontzertua, Hego Ameri­ketako dantzak eta lehenengo argazki lehiaketa.
Etorkizunari begira,
orainartekoa oinarri
Orainarteko ekimena ez da makala izan eta beraiek oso pozik daude egindakoarekin. Hori dela eta, aurrera jarrai-tzeko gogotsu azaldu dira: «nabarmendu duguna aurreko urteetatik hona burutzen ari gara, eta gure intentzioa ildo beretik jarraitzea da». Beraz, etorkizunari begira, orainartekoa oinarri izango dute, baina noski, hobetzen saiatuko dira.
«Krisiarekin batera gora egin duen bazterketa sozialari, ikuspegi integratzaile batetik aurre egin behar zaio»
Amherrekoek, krisi garai ho­ne­tan, bazterketa sozialak go­ra egin duela uste dute. Egoe­ra horren aurrean, Joxe Eli­zon­dok oso zabalduta dauden uste oker batzuk argitu beharra dagoela dio: «hala uste bada ere, prestazio so­zia­len aurrean etorkinek ez dute baldintza hobeagorik». Berak azaldutakoaren arabera, bal­dintzak berdinak dira guztientzat eta etorkinek jaso-tzen dituzten prestazioen portzentaia haundiagoa izatekotan, pobreziaren zati haundiago bat osatzen dutelako da.
Bestalde, teorikoki hiritar guztiek eskubide eta betebehar berdinak izan beharko bagenitu ere, errealitatean legearen arabera hori gezurra dela azpimarratu du.
Amherreko kideak bai Euskal Herrian eta bai Estatu mailan, azken 10 urteetan el-karbizitza eta elka­ra­por­ta­zioa­ren balantzea oso ona izan dela dio. Hala, bide be­retik jarraitzeko, krisia­re­kin batera sortu diren planteamendu arriskutsuen aurrean, etorkizunari begira planteamendu positibo bat propo­sa­tzen du Joxe Elizondok; jendeari ikuspegi integratzaile ba­tean kokatzeko eskatuz.

Read more...

2010/01/24

ETORKINAK ETA HEZIKETA IHARDUNALDIAK 2010/01/28 BILBON


Inscripción a través del mail: harresiak@harresiak.org   /  944150735

Read more...

COMPETENCIAS PROFESIONALES E INMIGRACIÓN, JUEVES 28 DE ENERO EN BILBAO

Read more...

2010/01/13

TALLERES DE CULTURA ARABE en DONOSTIA, 16. ENERO 2010

DE 17 a 21 HORAS en GUARDETXEA (Monte Urgull)

Programa de actividades:
17.00 horas: Taller de Jenna (Asociación Biladi)
18.00-18.30 horas: Danzas árabes (Asociación Biladi)
18.30-19.30 horas: Debate participativo (Asociación Biladi)
19.30-20.00 horas: Degustación Gastronomica Árabe (Asociación Al Rrahaman)
20.00-21.00 horas Concierto del grupo Bouhia (Asociación Jatorkin)
Puesto de artesanía permanente (Asociación Biladi)
Contacto:
Laura Modonato
Área de Sensibilización
Nazioarteko Elkartasuna-Solidaridad Internacional
Calle Conde Mirasol 7, bajo

Read more...

IKUSLEAK

JARRAITZAILEAK

Text

Text

  ©Template by Dicas Blogger.